University of Nevada, Reno


Basque Center

PUBLICATIONS
Books
Newsletter
Issues 1-15
Issues 16-30

  Issue 16
  Issue 17
  Issue 18
  Issue 19
  Issue 20
  Issue 21
  Issue 22
    Highlights
    Boise State
    Grants
    Visitors
    Scholarship
    Gernika
    Interested?
    In Memoriam
    Song
  Issue 23
  Issue 24
  Issue 25
  Issue 26
  Issue 27
  Issue 28
  Issue 29
  Issue 30

Issues 31-45
Issues 46-60
Issues 61-



Basque Studies Program Newsletter · Issue 22, 1980



“Zazpi Urtez Ene Bizian” 1935 Hastetik-1941 azkenera. (III)

Airea: Sujet eder bat deklaratzen dut … 18 pundukoa

Zazpi urteren ene bizitza emana dut bi kantutan,
Hango eskasak emanen ditut orai hirugarren huntan;
Ene etsaiek nola tronpatu ninduten uste gabetan,
Ustez nituen adixkidiak, buru ziren etsaietan.

Bat abokata, bertzia juja, jarri ziren ene berme,
Lan hori berek hautatu zuten, eni deus galdatu gabe;
Inorant nintzen, ez jakin zertaz, nahi zuten ene jabe,
Otsoak artzain jarri zauzkitan, ta ni bildots baten pare.

Bertzek erranik onhartu nuen laguntzeko abokata,
Mila espantu eta promesa haren ganat joan eta;
Nik hartan utzi Konsularako bide zuzen ta prudenta
Eta hargatik pairatu gero, bortitz heldu zen tormenta.

Ene abokat saltzale hura, Bakersfield-era zohala,
Idatzi zautan berekilan ni, eramanen ninduela;
Bainan idera sanajatu zuen, eta utzi ni gibela,
Maluroski nik ez nuen jakin ene saltzia zutela.

Larrazkenean beti bezala etorri zen azaroa,
Eta justoki denbora hartan gure ardi ertzaroa;
Hainbeste nintzen lanez beterik, gau-egun okupatua,
Nik jakin gabe ais’egin zuten ene saltzeko tratua.

Azaroaren bederatzia ezin ahantzi dudana,
Lerro urdinez idatzia dut egun hartan egin lana;
Bi abokatek elgar adituz, nitaz egin zuketena,
Eta nik ezin orduan pentsa, gero gogora zautana.

Bi ehun eta berrogeitamar dolar zauzkitan ekendu,
Eta etsaien aldetik ere norbaitek zuken lagundu;
Erran zerautan zure afera, oraikoan dut konpondu,
Egizu lana gostura eta, egon zaite ene kondu.

Zorigaitzeko konfidantzia, nik hartu haren elhetan,
Jarraiki nintzen beti zuhurki nihauren egin bidetan;
Gogora gabe maleziarik bazukela hark obretan,
Ni berantegi ohartu nintzen, nindutela hek saretan.

Azken ertitzen ziren ardiak nituen neure konduko,
ta bi partida bildotsekilan bidean jarraikitzeko;
herrira nintzen beharrez jina jangailiak erosteko,
Han jakin nuen imigraziora laster nihaur agertzeko.

Denak utzirik agertu nintzen harat biramun goizian,
han jakin nuen denbora labur naukela Kalifornian;
zur’abokatak ez du deus egin, zure kausaren gainian,
Los Angeles-en behartzu sartu, segur asteart goizian.

Ortzilaria zen hura eta, hainbertze lan egiteko,
denbora labur, egin-bideak, zuzenki bururatzeko;
larunbat eta igandia-re hetsiak lan hoietako,
Astelehena azken eguna, abokata ikusteko.

Haren lekura heldua nintzen, lanak eginik goizian,
nonbaitik zuen telefonatu bederatziak aldian;
beha ginauden jenden izenak, eman ginitzan ordian,
Bainan halere ezin ikusi nuen nik egun guzian.

Orduan nuen galtzera utzi bizi nuen esperantza,
harek zerautan jokatu oso sendikor nuen bihotza;
Ezin bertzeak estekatua, bertzek zuten ene giltza,
Eta berri bat egiteko nik, denbora nuen eskasa.

Ez nakien zer egin orduan, bidez galdua bai nintzan,
neure artzainen despeditzeko ez nuen astirik izan;
bihotz jukutre infame heiek, ni utzi ninduten gisan,
Ez dakit nola hoinbertze urtez gerozikan bizi nizan.

Ene bizian ez itzultzeko ateak hetsi zituzten,
bainan hek baino konduta hobe, enia atzeman zuten;
guduka frango gostarik ere, sartzera utzi ninduten,
Kalifornian bizi naiz eta, duda gabe hemen hilen.

Zenbat uros den etsairik gabe munduan bizi daitena,
bainan ez dio harek estima, beraren urostasuna;
nik pairatu dut ene bizian plazer baino gehio pena,
Horgatik orai esperantza dut zerurako zoriona.

-J. Artzaina


  


Copyright © 2000 the Center for Basque Studies, University of Nevada, Reno. All rights reserved. Updated 14 December 2001. E-mail: basque@unr.edu