|
|
||
|
|
Basque Verses We are grateful to Mrs. Frances Amestoy Novetzke of Stockton, California for providing us with a rare copy of Martin Larramendy’s Eguinac Trincheretan or “Events in the Trenches.” They deal with World War One and were published in San Francisco (date unknown) by La Cronica printers (which was located in the same building as the Hotel Basco). The verses were placed on sale as a pamphlet at the Hotel Du Midi. We are reproducing the original version here without corrections. Eguinac Trincheretan Mila bederatzi ehun hamalaugarrena Aspaldico urtheric orhoigarriena, Gerla issigarri bat ekharri duena Agostu lehenian zuen hastapéna, Gerostic hanizenzat bada zoimbat phena. Agotu lehenian declaratu gerla Anitzec uste zuten laster fini zela Gure armada orai tresnatua dela, Berzec ere isanki trenac guc bezala Ganderailu da eta oraino gibela. Gibela izatia daite considera Ikhuziric hastian ibili manera, Frantzez général batzu contradira athera, Heyec lagunduz etzaiac yausiric gainera Fundicatuz ekhari gaitu parisera, Gure général nauzia yestuer ohartu, Lagun tzarac utzric hobe batzu hartu Hil edo bizi behar da bihurtu, Itzul becain laster etsaia zafratu, Yn bidiaz lasterca ziluetan zartu. Ziluac basitusten aspaldi eginac, Zer nabi phenzasen du malezia dinac, Guc ere hec ilkhuziz egin etzaminac Ziluac baditugu etzaien bardinac Bizizen ikhasten du hola behar dinac. Ziluetan gabilsa guciac aldiska, Aspi erditaraino zalzan igerika, Sartuz geros lau egun (cucu) gordeka. Zembait aldiz bataillan itzuliphurdica Zembat trisesia den ez daite esplica. Tristezian direnac badira bakharac Bainan oroz gainetic eskondu zaharac, Etchian diustenac beren andre eta haurrac Urunera zendizen heyen deiadarac. Mizerian direla aita han beharac. Berogei urthetan hemen aithor dut egia, Gizonac ez daukala arhin arphegia, Sazoinaren phartetic hoin bortiz negia, Etzaietaric aldiz bethi miseria. Zeren iten daucuten hanitz larderia. Tzarkerian da bethi aleman araza Ez dute guc bezala hec naturaleza, (Ami France) guri oihu bakesko solaza, Zinheziric burua ager bagindeza Tira lezagute laster mitralluza. Haste hartan zinhesten gintuen Sobera Urtez hobia zuten beren caratera, Guri oiuca giniten zilotic athera, Prest zirela yiteco hec bayonetara Gu athera eta bethi yoku bera. Holaco yoco frango iten zaucuten, Beste aldi batzuez trankil yalgi giniten Berac ere yalgita lurrean ezaten Heyen gibeletic berzec chehazen ginusten Mitralluzac orduco miran baizitusten. Etzaia ari zaucu ahal oroz gaiski Bainan emaiten diogu bethi lanic aski Hastean gure baten han baziren zaspi Gure heinera orai yausia da naski Canon hobiac ditugula aithor dute clarki. Canoñac baditugu pare gabecuak Hiruetan hogei eta hamabostekuac Nahiz etzaiac dauskan fantesiascuac Adituz gueros gure cañonen oruac Zilultan zarzen dira oro harituac, Canon, arma, bayonet, mitrailluz, soldado Nombre bardin ez dira gu bainon gehiago Nombrez nauzi zen eta gu bainon prestago Gu muntatuz gerostic izarian dago Bataillan ageri da nehon ez aisago. Abenduaren hogeian bataila batian Balentria handia zitusten hastian Indiuac gintuen trancheren barnian Anglezac uruuchago heyén gibel aldian Abiazen dauscute denac aitzinian. Guc gibelachagotic gintuen ikluzi Gure zainzaliac hor lasterca ihesi Landez eta Ezkualdum hanche ginen hazi Etzaiac etziren gurezat nagusi Bi hogeita lau orenez eskinen berechi. Asteharte aratzian finitu bataila Bethi yuan ginduen gure abantaila Gure batallunean egin zuten apela Berehun eta zombait gizon falta zela Ez phensa etzaietan gutiago zela. Hobeki hunkia zen bai eizai bufona Ez diotegu gorde egin ahal duguna Gurekilan arzia etzuten fortuna Bayonetec egiu zuten zonbait hara huna Beren gostuz dakite nor den Eskualduna. Nola bagira hemen hanitz erechimendu Ehun eta berogeita bigaren guira gu Sahar izana gatic badugu moimendu Etzaiac ez dancute gure omena kendu Chianchiaco batacla orhoit izanen dugu. Gillaumec ere nahiz irabazi zallu Artean atzeman du hanitz articulu Guardia abiatuz ez dakion dolu Oroc hastio dute ez da miraculu Gizonac ez luke behar hainbeze urgulu. —Martin Larramendy |
|
|
|