University of Nevada, Reno


Basque Center

PUBLICATIONS
Books
Newsletter
Issues 1-15
Issues 16-30

  Issue 16
Issue 17
    Highlights
    Editor
    Summer
    Elections
    Poem
    Quarters
    Notice
    Sunset
    Publications
  Issue 18 
  Issue 19
  Issue 20
  Issue 21
  Issue 22
  Issue 23
  Issue 24
  Issue 25
  Issue 26
  Issue 27
  Issue 28
  Issue 29
  Issue 30

Issues 31-45
Issues 46-60
Issues 61-



Basque Studies Program Newsletter · Issue 17, 1977



Jeiki Jeiki Maria Angela    1969-an

Primaberako goiz iruzki garbi batez zortzi ordutan, usaian bezala joan nintzen Maria-Angela jeiki araztera. Hau nekez altxatzen baita goizetan ene galdeari ez zuen ihardesten. Orduan leihoa zabaldu eta iruzkiak unkitzen zuela bere ohea hasi nituen bertsu hauk eta urran egunean finitu. Luzegidelakotz suiet guzia emateko bertsutan, hemen dagona nagurtuada 15-etan.

Airea: Jeiki jeiki etxekoak (argia da zabala)    bis

1/
Jeiki jeiki Mari’Angel’ (argia zabala da)    bis
Zerutikan iruzkia garbi eder heldu da,
Ottok zure askaria orai prestatua da,
Etor laster jatera.

2/
Askaria zuk jan eta (arropa sanjatzia)    bis
Bezti garbia jantzi eta biloa moldatzia,
Gero laster harturen du eskolarat bidea,
Zur’obligazionia.

3/
Bide hori eginen du (zuk eta nik batean)    bis
Eramanen zaitut harat nere auto ttipian,
Bai ta ere ekarriko gero gisa berean,
Eskola finitzean.

4/
Zure ottok nahi du zu (ontsa edukatzia)    bis
Jostaketak negurrian et’aunitz ikastia,
Handitu ta errepetuz igaiteko bizia,
Laite pare gabia.

5/
Otto hunen kontzeiluak (hartu ontsa burian)    bis
Gau-egunak pasatzen tut orai zure guardian,
Nahiz ontsa zu gidatu jendetasun moldian,
Zerurako bidian.

6/
Mundu huntan irriskuak (guzientzat ba dire)    bis
Lanjerretik begiratuz konserbatu bertute,
Emazteki baliosak hortan eqagun dire,
Hartu beti kuraie.

7/
Aita-Amak galdu tutzu (zuk haurra zinelarik)    bis
Hein egintzak guk egiten zuk behar tutzularik,
Otto-ttantta akupatzen dire zutaz bakarrik,
Ez bai tutzu hoberik.

8/
Zu zaitugu mundu huntan (hazteko haur bakarra)    bis
Zurekilan enpleatzen pazintzia ta indarra,
Jabeik gabe gelditzian, kusiz zure beharra,
Ordutik gure haurra.

9/
Zortzi urte orai tutzu (zorturikan mundura)    bis
Bi-ta-erdi ba zintuen jin orduko gutara,
Ezin ahantz dezakegu orduko zur’itxura,
Biotz hausgarri hura.

10/
Ikusirik beizik nehork (ez dezake sinetsi)    bis
Zer tormentak egun batzuz zuk dituzen ikusi
Doctor, Nursa, oro arrotz, nehor konsolagarri,
Ait’Amak han galdurik.

11/
Dozena bat equn egin (Fresnon Ospitalian)    bis
Zure-tzat zer sofritziak ahal ziren ordian,
Oraino’re senditzen dut zauri bat biotzian.
Han zutaz oroitzian.

12/
Egun txarrak pasaturik (onerat ba zoatzi)    bis
Zuen auziak hasirikan ja sei urte ba ditzi,
Parte bat da konpondua, bertzian orai hasi,
Ez da segur goizegi.

13/
Huzi horrek eman deraut (sobera pentsaketa)    bis
Gau-egunak arranguran nihun ezin deskantsa,
Adina’re biskarrera jautsi zeraut dobleska,
Hau da ene presenta.

14/
Justiziak ezarri nau (zur’aferen gidari)    bis
Kontuak nik zuzen eman behar ditut jujari,
Ogoi-ta-bat urte arte ez zire zeure nausi,
Ordura banintz bizi?

15/
Emeretzi ehun eta (hiruogoi bederatzi)    bis
Bertsu hauk nik eman ditut illobaren haurrari,
Oroitzapen altxa ditzan guk hauxe hazi sari,
Esker Jainko Jaunari. (dobla)

Bertsu hauk nik eman ditut illoba ttipiari,
Oroizapen altxa dizan guk hauxe hazi sari.
ESKER OTTO-TTANTTARI.

— Juan C. Arrosagaray, Pomona, California


  


Copyright © 2000 the Center for Basque Studies, University of Nevada, Reno. All rights reserved. Updated 27 December 2001. E-mail: basque@unr.edu